Kaixo familiak:
Ikastolan lanbide gaia lantzen ari ginen modu atsegin eta gure inguruak eskaintzen dizkigun baliabideak erabilita. Momentu oso politak bizitzen ari ginen eta horregaitik aprobetxatu nahi dugu oroimeneko indarra gure txikitxoak animatzeko laster bueltan etorriko direlako. Etxetik nahi izan ezkero proposamen batzuk egin ahal izango dituzue, baina beti gogoratu jolas askea dela onena.

Hona hemen gelan aurkezteko prestatuta genuen ipuinak:
MARTIN TXIKI ETA BASAJAUNAK
Ipuin hau erabili dezakezue euskal mitologiaren pertsonaien inguruan elkarrizketak izateko.
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Basajaun
KOKORIKO
Ipuin hau erabili dezakezue gaur eguneko egoeran kalean aurki daitezkeen arriskuetaz (Gaixotasun eta birusak barne) hitz egiteko, baita pastel baten osagai eta prozesuaz hitz egiteko.
Guk kasu honetan, ogia egiteko errezeta erraz eta dibertigarria proposatzen dizuegu etxean egiteko. Baina umeak izango dira errezetaren osagaiak idatziko dutenak paperean, hau da, haiek izango dira gaurkoan “ txeff”-ak, baina horretarako egoki prestatu beharko dira, ez duzue uste? Non ikusi da “txeff” bat txano barik? Goazen txano dotore bat egitera!
Sukaldea girotzeko musika martxoso bat erabiltzea gomendatuko genuke estribilloa errez bereganatzekoa da eta eskuekin amasatzeko oso aproposa ( abestu dezagun familian eta ahaztu ditzagun arazoak etxetik kanpora)
Lanean hasi baino lehen eskuak garbituko ditugu, gaur jaboia banantzeko arduraduna, ZU!
(Beno Sua eta Hodeien kasuan zozketa egin.)
On egin! 😉
Eskerrik asko!
Animo pilo bat geure partez eta ia laster bagauzen.
Moso handi bat Ibaien partez!
Me gustaMe gusta
Eskerrik asko. Mosoak jasota eta beste pillo bat bueltan doatsuez😘😘
Me gustaMe gusta