Jatetxea etxean


Kaixo familiak: 

Zelan daude gure ikastolako sukaldaririk gogotsuenak?? gure etxetik usain gozo gozoak asmatu ditugu eta seguruenik ogiak primeran geratu zaizkizuela eta holan ez bada… ba errepikatu, praktikarekin hobetzen da emaitza eta animo!!

Oraingoan beste erronka batekin gatoz.. prestatuko ditugu aste osoan zehar frutaz egindako amaiketakoak?. 

Brotxeta modukoak prestatzea nahiko genuke ahal izan ezkero, modu horretan eginez fruta desberdinetako segidak praktikatzea nahiko genuke. Brotxeta bakoitzaren puntan paper txiki bat itsatsita  jarriko genuke fruta kopurua zenbatuta, zenbakia idatzi ahal izateko. 

Oraingoz badakigu jatetxeak zarratuta daudela, baina horrek ez du galarazten guk etxean ahal izateko gure jatetxe txikia… 

Joan aukeratzen nor izango den bezeroa, sukaldaria, zerbitzaria… eta haien betebeharrak, hau da, mahaia prestatzerakoan nork jarriko du mahaia? nork erabakiko dau bakoitzaren lekua zein den? nork idatziko du bezeroek bazkalduko dutena? sukaldariak ze menu eskaintzen duen bazkaltzeko?… eta aste osoan zehar jolas modura (arau zorrotzik gabe eta ondo pasatzeko helburuarekin) praktikan jarri. 

Umeek, etxekoen izena jarri beharko du eta animatu ezkero, abizena ere, bakoitzaren ardura, menua, bezeroen eskaria zerbitzaria izanez gero…

Baina gure jatetxe txokoak apaindu beharko ditugu ez?, ba goazen gure sormena ateratzen uzten eta apaindu ditzagun gure jatetxeak gure geletan inoiz faltan ez ditugun ostadarrekin. Ostadar handiak, txikiak, luzeak, laburrak, koloretsuak.. azken finean anitzak geu garen modukoak. Gure proposamena ostadar horiek jatetxe txokoko lehioetan jartzea da, modu horretan kaleko guztien artien laguntasuna eta elkartasuna adierazteko baliagarriak izango zaizkigu. Gelan askotan dinogun bezala, taldean egindakoa indar gehiago dauka. 

Eta gure sukaldari martxosoen energia askatzeko, martin txikiren ipuinera itsuliko gara eta etxean gari pillo handi bat eraikiko dugu. Hartu etxetik dizuzuen kojin guztiak eta pillo handi bat eraikiko dugu. Jolas hau egiteko 3 pertsona behar ditugu modu horretan pilloan saltoak eskutik helduta egingo ditugu txandak eginez. Entzun abestia eta soka salto jolas modura hasi saltoka!!

Egunean zehar, eta egunez egun emozio desberdinek bisitatzen gaituzte. Batzutan poza, beste batzuetan beldurra, tristura edota haserrea. Jakin badakigu emozio guztiak beharrezkoak ditugula oreka emozionala garatzeko. Momento batzuk gogorrak egingo zaizkizue, beste batzuk erosoagoak, baina jakin dezazuen maitasunez eta bihotzez emandako pausoak inoiz ez direla okerrak. 

Sentitzen dugun hori da garrantzitsuena eta horregaitik zuontzat doa honako bideo hau, gure besarkadarik gozoena beharrezkoa den momentuetan zuok berrindartzeko.

Datorren martitzenean izango duzue gure berri, bitartean, zaindu  zuon burua eta maite duzun hori!!

2 respuestas a “Jatetxea etxean

Add yours

Replica a Itxaso eta Lierni Cancelar la respuesta

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar