Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar

HAGIÑEKO MIÑA… MEDIKUAÑE

Kaixo familiak: 

Zelan zaudete hasi berri dan aste honetan?. 

Hotza heldu zaigu, mendi gailur batzuk zuritu ere. Hortaz disfrutatzeko aukera heldu artean goazen etxeko berotasunaz gozatzera eta barrutik daukagun egonezinari irtenbidea ematera. Oraingoan, osasunarekin lotutako lanbideetan oinarrituko gara gure proposamenei lotura emateko. Dentistak izango gara!!

Gure proposamenak alaitzeko Bermeoko abesti zaharrak eta oskorriren abestitxo hau gomendatzen dizkizuegu:

https://ahotsak.eus/bermeo/pasarteak/brm-068-011/

Jatetxearekin egin dugun bezela, oraingoan etxea hortz klinika bezala apaindu beharko dugu, eta gu ere horretarako hornitu beharko gara… Gure klinikara datozenek gure izena eta abizena jakin beharko dute ezta?, ba guk egindako kartel baten bitartez esango diegu nortzuk garen eta animatzen bagara klinikaren izen dibertigarri bat asma dezakegu. Aurpegiko maskarilla bat eraikiko dugu? Seguruenik gure Haizeak eta Nhéusek horretan trebeak direla, kamiseta edo alkondara zuri batekin mediku mantal zuria ere egin dezakegu.. Animo!! zenbat gustatzen zaigu mozorrotzea. 

Haginak zuriak eta txikiak dira eta gure sukaldeetan seguruenik danok ditugula indaba zuriak eta beltzak ezta?.. guretzat hagin osasuntsuak eta ustelak izango dira. Ondoren, ontzi bat hartuko dugu eta ura eta jaboiarekin beteko dugu, apar pilloa eginez. Indabak bertara bota eta gure erronka eskuak busti barik hagin osasuntsuak arrapatzea izango da. Zelan?? Kristalezko edalontzi luze baten laguntzaz, lupa modura erabilita. Dibertigarria ezta??

Ia nork dakien zenbat hagin ditugun aho barnean… nork igarri du? Txapeldunak!!! Haginak zenbatzen ari garela… Gurasoen laguntzaz, aho bat marraztuko dugu eta hagin bakoitzari zenbaki bat jarriko diogu, dado bat edo gehiago erabiliz, irteten den zenbakia zenbatu eta hagin hori plastilina zuriaz apaindu beharko dugu. 

Arraultzak amaitu direla etxean! Guk badakigu arraultza kaxa horrekin zer egin, artaziak eskuetara eta has gaitezen mozten, amaitzean, koloretako paperekin aho baten forma emango diogu, eta bertan itsatsiko ditugu ordenean ebagitako hagintxoak, mihina ere jarriko diogu eta nahi izanez gero haginen bat txantxarrekin margotu dezakegu…

Eta haginekaz lotuta, konturatu zarete gero eta gitxiago falta dala zuon haginak jausten hasteko. Seguruenik hau bai dala zuon intereseko gaia, aprobetxatu eta konta zeuon seme alabei gai honen inguruko anekdotak, seguru asko dituzuela eta zuon aitxitxe amumak ere. Galdetu, galdetu!!

Gure aitxitxe eta amumak gaur egun bizi duten egoeragatik omenalditxo bat egin nahiko genieke. Eleizalde ikastolako familiko kide garrantzitsuak zaretelako eta askok berba hauek irakurriko ez baduzue ere, gure bihotzean zaudetelako:

AITXITXE ETA AMUMA

GURE BIZITZAKO ALDERDI

GARRANTZITSUAK ZARETE.

ZUON ETENGABEKO IRRIBARREA..

ZUON ETENGABEKO MAITASUNA..

INOIZ EZ ZARETE JOANGO GUZTIZ

BETI BIZIKO ZARETE GUREAN

ZUON AZTARNA INOIZ EZ DA DESAGERTUKO

OROITZAPEN BIHURTUKO DELAKO

ZUONGANDIK IKASI DUGU..

HARRITXINGARRAK BATZEN, LAINOAK KONTATZEN ETA LORAK ZAINTZEN.

ZUONGANDIK IKASIKO DUGU..

BIZITZA BIZITZEN.

ESKERRIK ASKO ORAIN HAIN URRUN EGONDA HAIN HURBIL EGOTEAGATIK.

Hona hemen bideotxo bi amuma eta aitxitxe pertsonai protagonistak direnak:

Ezin gara ahaztu, martxoak 31ean, gaur,  Eleneren urtebetetzea dela, espero dugu bihotzez merezi duzun moduko egun eder bat pasatzea familian, zuretzat abestitxu hau laztana.

Musutxu bat denontzat eta gure umeentzat muxurik gozoenak!!! Zuon falta handia dugu.

Itxaso eta Lierni

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: