Egunon guztioi!
Zer moduz gaude? Zuon berri izateko irrikitan gaude. Espero dugu danok ondo egotea, gu ere holan gaude, baina badirudi etxeko panpinak ez direla oso ondo sentitzen, zer edukiko dute? Lagunduko diguzue aztertzen? Bagoaz ba sendagile trebeak, aurrera! Baina zer ikusten dugu gorputzetik hizki batzuk dituztela marraztuta, ala eta tiritatan be hizki batzuk daude!! Ahhh badakit “A” zauriaren gainean “A” tirita jarri behar dut. Adi adi egingo dut benetako mediku baten modura umetxoek minik euki ez dezaten. Nik osatukotsat!!.
Ai ene uste dot nire umetxoak ez duela ondo ikusten!! Egin diezaiogu ikusmenaren froga!!Nik esan eta zuk errepikatu…
Jolasteko uneak garrantzitsuenak dira, baina lasai egoteko uneak be beharrezkoak dira. Bideotxo bi gomendatu nahi dizuegu, gai honekin lotuta daudelako:
Kamile sendagilearengana doa:
Pingu medikuarengana doa:
Etxean askok edukiko dituzue medikuen maletintxoa edo gurasoak gordeta dituzten gu osatzeko hainbat tresna, baina guk ere sortu ditzakegu gure mediku tresneria, hona hemen eredu bat, ahal duenak inprimatu dezake, margotu, ebaki… eta inprimatu ezin duenak, kopiatu dezake orri zuri batean, margotu eta ebaki.
RING RING
Zenbat telefono dei egin dituzue egun honeetan? Etxean egoteak ohartarazi gaitu zenbat eta zenbat maite ditugun familia, lagunak… Oraingo honetan matematika pixkat lantzeko, telefono erraldoi bat egingo dugu, faltan botatzen ditugun pertsonei deitzeko, haien telefono zenbakia markatu beharko dugu… erantzunik jasotzeko dugula uste duzue?
Egoera berri honetara egokitzeko, barruan daukagun energia askatzeko modu desberdinak aurkitu behar ditugu, txalo jolasak, salto eta kojinen burrukak gorputza aktibatzeko beharrezkoak izango zaizkigu. Oraingoan, adibide modura, putz egiteko batzuk, lanbideekin lotutako gorputz jolasa eta pirritx eta porrotxekin familian aritzeko aulki jolasa aukeratu ditugu eta espero dugu zuon gustokoak izatea.
Aulkien jolasa:
Gorputz jolasa:
Ezin gara geratu, aipamen berezi bat egin barik Nazioarteko Autismoaren egunean. Hona hemen umeen aniztasunean hezten laguntzeko idea batzuk:
URTEBETETZEAK
Apirilean gure gelako hainbat lagunek betetzen dituzte urteak Maialenek 4ean, Julek 5ean, Nahikarik 11n, Paulek 19an, Enaitzek 18an, Izeiek 30ean, Unaiek 18an eta Aimarrek 27an. Egun bikain bat pasatu zuon egunean eta ea lehenbailehen gauden elkarrekin abesti hau danon artean abestu ahal izateko eta kandelei putz egiteko!
Dagoeneko ohartaraziko zinatekeen Haur Hezkuntzako irakasleok ez gerala lar trebeak dantzan baina gure umeei mezu bat bidaltzeko aukera emanez gero, lehenak gara apuntatzen! Ilusio handiz egin dugun bideotxoa izten dizuegu gure umeei ahobetez esateko: Faltan botatzen zaituztegu!
Haur hezkuntzako irakasle guztiak egindakoa:
Andereño Itxasoren agurra:
Andereño Lierniren Agurra:
Amaitzeko, Aste santuko “oporrak” datozkigu eta ez dogu nahi izan egun honetan zuok agurtu barik gelditu, hor doaz gure agurrik beroenak! Besarkada eztu bat! Zaindu
Itxaso eta Lierni
Zelako ilusinue ein dozku zuen bideuek ikustiek, hamaikatxu bidar segidan ikusi duz. Besarkada handi bat zeueri be, animo!!!
Me gustaLe gusta a 1 persona
Egun asko dira elkar ikusi barik eta guri ere ilusio handia egiten digu zuon barri izatea! Zaindu! Laster ikusiko gara, animo!
Me gustaMe gusta