Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar

Udaberria


Aupa gure txikitxuek!! Zelan? Gu hemen gatoz berriro ere zuongana, jarduera ezberdinak aurkeztera. Animo txapeldunak, eguntxu bat gutxiago kalera irtetzeko eta elkar ikusteko ere! 

Udaberria heldu zaigu eta gehienok ezin izan dugu urtaro eder honek eskeintzen dizkigun berezitasunez gozatu, baina etxean hainbat jarduera egin ditzakegu. Prest zaudete? Aurreraaa!!!!

Lehenik eta behin, ezaguna egingo zaizuen ipuin eder hau entzutera eta ikustera gonbidatzen zaituztegu. 

Ipuin honekin, beldarraren bilakaeraz gain, matematika landu ditzakegu umeekin, beldar txikiak jaten dituen janarien kopurua umeekin landuz.

Eta horrez gain, asteko egunak ere errepasatu ditzakegu eta memoria sustatu galdera erraz batzuk eginez, adibidez: astelehenean, zenbat fruta jan zuen beldarrak? Eta eguenan?… 

Ohitura osasuntsuak ez galtzea garrantzitsua da, gelan hainbat fruta jaten genuen egunero eta etxean ere ziur gaude horrela izango dela eta frutarik ez dela falta izango zuon etxeetan, beraz hamaiketako erakargarri bat prestatzera animatzen zaituztegu…

Ohitura osasuntsuekin jarraituz, umeekin errelaxatzeko ingelesezko umeentzako yoga saio bat aurkezten dizuegu, errelaxatzeaz gain entzumena ere lantzeko. 

Eskulan bi proposatuko dizkizuegu oraingoan, lehenengo eskulanean puztuki batekin, beldarraren gorputza margotuko dugu koloreedun tenperakin… baina kontuz! puztukia ezin da lehertu!

Eta bigarren eskulanean, oraingoan lantzean gauden gairekin lotuz, hau da udaberria, gure beldartxoa, tximeleta bihurtu da eta lorez lore hegan egin nahi dau, lagunduko diogu? 

Esku trebetasuna lantzeko, tximeletari hegoak osatu beharko dizkiogu, baina tximeletak berak aginduko digu zein irudi marraztu hego bakoitzeko zenbakiei erreparatuz.

Ezin dugu utzi pasatzen aukera paregabe hau umeekin abesti hau entzun gabe. Gurea, betikoa eta etxean ziur pilo bat aldiz entzun izan duguna.

Esperimentazioa ezinbesteko baliabidea da umeentzat. Jolasak, esperimentazioak eta esplorazioak ingurua ezagutzeko eta behatzeko aukera emateaz gain, haien garapen kognitiboa gauzatzen lagunduko die. Hori dela eta, koloredun ostadar magikoa aurkeztu nahi dizuegu… 

Amaitzeko, esku jolas hauek proposatzen dizkizuegu, umeen koordinazioa, mugimendua, lateralitatea eta erritmoa lantzeko jarduera ezin hobeak.

Beno talde, zaindu, ondo izan eta barre apur bat egiteko hemen gure bideo laburtxu bat! Humorea ezin delako galdu inoiz eta gutxiago zuon irribarre eder hori! 

Ez ahaztu datorren eguenan berriz izango duzuela gure berri. Laster arte politak! 

Muxu gozo handi bat!!! 

Itxaso eta Lierni

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: