Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar

Gu sorginak gara… festa eta algara..

Kaixo familiak: Zer moduz doaz animo horiek?, eguraldiaren arabera ezta? batzutan eguzkitsu, beste batzuetan lainotsu eta tarteka trumoitsu. Zer egingo dugu ba?? lasaitasunez hartu, ahal dugun modura ekaitzari aurre egin eta baretasun uneetan disfrutatu.

Oraingoan txirritx kilkerrak Hansel eta Gretelen  ipuina proposatzen digu. Guretzat sorginen gaia oso erakargarria da, beldurra, gaiztokeriak eta magia batzen dituelako, eta badakigu istorioa ondo bukatuko dela. Hona hemen sorgina protagonista den istorio laburra:

Seguruena Hansel eta Gretelen ipuina ezaguna egingo zaizuela, eta horregaitik oraingoan kontatzeko modua aldatuko dugu. Gustatzen zaizue txotxongiloak? Eta disney-eko Minnie eta Mickie? Hona hemen gure Hansel eta Gretel ipuin aukera desberdinak:

Ipuinean ikusten den modura, gure sorgina txokolatezko etxe batean bizi da. Zein erakargarria eta gozoa!! Txokolatezko ateak.. txokolatezko hormak.. adurra dariola gaude!

Gure asteko erronka, txokolatearekin loturik joango da, txokolatea zerbaiten gainean urtuta jarri (plater, ontzi, mahaia etb..) eta bertan marraztu edo idatzi dezakegu modu atsegin eta dibertigarrian. Aste honetarako, gure erronka  ZUEN IZENA TXOKOLATEAREN GAINEAN IDAZTEA izango da. Jakin badakigu proposamen hau gustako zaizuela, eta askok egingo duzuela, ez ahaztu egiten duzuenari argazkia ateratzea eta gure korreora bidaltzea.Ilusio handia egiten digu zuon gauzetxuek ikusi ahal izatea. Bildutako guztiekin bildumatxo bat egingo dugu eta datorren eguenan erakusgai jarriko dugu. 

Itxaso: (ifernandez@eleizaldeikastola.eus)

Lierni: (letxebarrioste@eleizaldeikastola.eus)

Txokolatea prest daukagu?, jarri dezagun musika giroa alaitzeko!! Animo gozozale kuadrilla!!

Eta txokolatetik gozokietara pasatuko gara hurrengo jardueran. Badituzue etxean sugus, lacasitos, gominolak edo antzekorik..?. Hurrengo jardueran gozokiak kopuruak lantzeko erabiliko ditugu. Horretarako, izotzak egiteko ontzia edo madalenak egiteko ontzi bat erabiliko dugu. Bertan, kartoi batean nahi ditugun zenbakiak idatziko ditugu eta gozoki kopurua zenbakiarekin erlazionatzera jolastuko gara. 

Eta jakinik gure gelatan eskulanzale amorratuak daudela..adibidez gai honekin gozokiak, etxeko tapoiak eta kartoiak erabilita honelako etxetxoak eraiki ditzakezue.

Baina txokolatearen ostean, gorputza mugitzeko ordua heldu da: Hartu etxean dugun erratza eta benetako euskal sorgin bihuruko gara Xabi Solanoren doinuaren koreografia imitatuz:

Apirilak 27 eta 30 gure gelako Aimar eta Izeik 5 urte betetzen dituzte.  Egun bikain bat pasatu zuon egunean eta ea lehenbailehen gauden elkarrekin abesti hau danon artean abestu ahal izateko eta kandelei putz egiteko! 

Egoera honetan, egunean egunekoa bizitzen ohitzen ari gara, hala ere askotan gure burura etorkizuneko pentsamenduak datoz..Itxialdiaren ondoren zer nolako ikastolara itzuliko dira gure seme alabak? Nolakoa izatea nahi dugu? Honen inguruko solasaldia izango da bariku honetan Hik Hasik antolatuta:

http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20200421/Hitzaldi_irekia:_COVID-19aren_ondorengo_eskola_pentsatzen_

Amaitzeko, txokolatezko musu gozo gozoak bialtzen dizkizuegu. Laster arte!!!

Itxaso eta Lierni

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: