Egunon talde!!! Dena ondo? Gitxi gitxika, pausoz pauso… bagoaz aurrera!!! Aste honetan denbora laburtxuz eta neurriak hartuz bada ere kalera irten gara!! Ondo ibili zarete? Zelan sentitu zarete?
Udaberriaren gaiarekin jarraituz, martitzen honetan intsektuen munduan murgilduko gara. Horretarako ipuin eder hau ikusi eta entzutera gonbidatzen zaituztegu.
Kilker isila
Igurtziko ditugu guk ere hegoak ea ze soinu ateratzen zaigun?
Umeek oso gustoko duten animazio seriea Minuscule da, zomorro txikien bizipenak eta bihurrikeriak ikusteko aukera ematen digute.
Shhh!!! Emango diegu susto txiki bat gurasoie? Txantxetako armiarma bat egingo dugu, aramu sare eta guzti….
Edo armiarma txontxongilo bat ere egin dezakegu…
Eta zein dotore geldituko litzateke armiarma kapel bat, ez?
Orain kalera irten ahal garela, birikiak airez beteta edukiko ditugu putz egiteko, eta beldar txiki honek badirudi gure laguntza behar duela mugara iristeko, lagunduko diogu?
Gaur edo bihar kalera irtetzen bagara, harritxu batzuk batu ditzakegu, margotu gehien gustatzen zaigun intsektuz, adibidez, lau marigorringo eta beste lau erlez margotuko ditugu. Orri batean, bi lerro horizontal eta gainean bi bertikal marraztuko ditugu eta badugu mahi joko eder bat prest! Jolastera!
Ezagutzen dozue Joan Miró? kataluniar margolari, eskulturgile, grabatzaile eta zeramikari ospetsua. Surrealismoaren ordezkari nagusienetako bat izanda eta gure gaiarekin lotuz, bideo laburtxu hau ikustera animatzen zaituztegu:
Miró-k alfabetoa idazteko era bitxia du, ez? saiatuko zarete zuon izena jartzen bere hizki mota erabiliz?
Gure Txirritx kilkerrak gure falta handia duela esan digu, ulertzen du ezin garela ikastolara joan egoera hau baretu arte… baina esan digu, bera prest dagoela zuokin etxean ere jolasteko, abesteko eta dantzatzeko. Ze jatorra gure txirritx!
https://www.txirritx.eus/jolasak/kantak/index.html
Gelan jolastu izan garen beste jolas bat, “Nor da?” izan da. Ordenagailuan jaitsi ahal dezakegun aplikazio bat da. Bertan, neska edo mutil baten ezaugarriak esango digu eta guk nor den igarri beharko dugu.
https://onoff.es/proyectos/norda
Gogoratu, proposatzen ditugun jarduerak, adibideak direla, argitarapen bakoitzean zeuen intereseko gaiak eta proposamen aniztasuna egotea saiatzen ari gara. Gelan bezala bakoitzak aukeratu dezala nahi duena eta gainera ziur gaude zuok idea eta proposamen gehiago edukiko dituzuela eta zuen nahiari jarraituz egin zuon bihotzetik urtendakoa. Guk edozein direla pozik hartuko ditugu gurekin partekatzen dituzunean, hona hemen orain arte bidali dituzuen argazki eta bideoak, millesker gurekin partekatzeagaitik zuon lan ederrak! Artistak zarete!
Eguenetan proposatutako erronkari buruzko ebidentziak, hau da, argazki zein bideoak… hurrengo asteko eguenean argitaratuko dira.
Amaitzeko, abesti eder honekin agurtu nahi zaituztegu. Eutsi gogor! Muuuaaaa
Itxaso eta Lierni
Oso politze bididxue!!Eskerrik asko andereño Lierni eta Itxaso!!
Naia
Me gustaLe gusta a 1 persona
Eskerrak zuoi. Zuok bidalitakoak dira!!
Me gustaMe gusta