Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar

TXIO TXIO TXORIAK

Kaixo Familiak:

Zer moduz jarraitzen duzue? Askatasun pixka batekin hobeto ezta? Ziur nago oraindik aurrera dena hobeto joango dela, eta laster elkarrekin egoteko aukera izango dugula. Aste honetan zuen argazkiak eta mezutxoak jasotzen hasi gara eta horiekin bildumatxo hau egin dugu. Eskerrik asko gurekin bat egiteagatik, plazer bat da zuekin lan egitea!! Hemen dator txokolate festa!!

Gaurko proposamenak egiteko askatasunarekin lotuta doan animalian oinarrituko gara, txorian hain zuzen ere. Udaberriko sasoian, txoriek euren kumeak izaten dituzte eta euren kantuak eta deiak naturatik entzuteko aukera izaten ditugu. Zein ederra naturak ematen dizkigun altxorretaz gozatzea!!

Lehenengo proposamena paperezko txori bat egitea da eta horretarako abesti hauek entzutea gustatuko litzaiguke. Abesti alaiak gure bihotza alaitzen laguntzen digutelako

Txori bat baino gehiago egitea komeni da, batzuk txori helduak izateko eta beste batzuk jaioberriak. Gure txoritxoak bukatzen ditugunean mimbrezko otsara batean jarriko ditugu euren kabia izango balira bezala. Baina gure txoritxoak jan barik ez dira egongo ezta? ia pentsa daigun zer jaten duten hain txikiak direnean. Arrak!! oso ondo!! egingo ditugu artilezko arrak gure txoriei jaten emateko. Eta zenbat emango dizkiegu… ba hartuko dugu dado bat eta pintza bat eta txanda bakoitzean suertatutako kopurua emango dizkiegu. Animo… gosiek hiltzen daude eta!!

Badirudi gure txoriekin maitemindu garela ezta, ba hor doa gure asteko erronka: Gure paperezko txori zein kalean aurki daitezkeen txorientzat etxe bat eraikitzea. Txoritxoen etxea eraikitzeko esne kutxa bat behar izango dugu. Lehenbizi teilatu berria egingo diogu, azala nahi dugun eran dekoratu eta atetxoa eraikiko diogu bere lo egiteko logela izateko. Badakigu honelako erronkak gustoko dituzuela, ba animo eta ez ahaztu argazkitxoa atera eta gure korreora bialtzea. Datorren eguenan zuon txori etxe politak ikusgai jarriko ditugu gure gelako laguntxu guztiak ikusi ahal izateko. 

Honelako etxetxoa balkoian, kaleko zuhaitz baten adarrean edo gure logelako lehioan jarri dezakegu bedar apur batekin. Suerte handia izanez gero.. benetako txoria etorriko da guk eraikitako etxean bizitzera.

Txoriekin jarraitzeko, ipuin proposamen hau egin nahi dizuegu, laguntasuna eta partekatzearen balioa lantzeko oso aproposa, Olga de Dios idazlearen “Txori Horia”

Eta tolerantzia eta errespetuaren baloreak ikusgai jartzen duen laburmetraia:

Azkenik, gorputzaren mugimendu lasaia lantzeko proposamenarekin gatoz, txorian oinarritutako yoga saioa.

Amaitzeko, txoritxu batek esan digu gure amaiera bideoak asko gustatzen zaizkizuela, eta nola ez, hor doa gure besarkada gozoena txori bihurtuta.

Itxaso eta Lierni

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: