Ikasturteari amaiera emateko unea iritsi zaigu, aurtongoa ez da erraza izan. Nork esango zigun irailean, ikasturtea hasi zenean horrela bukatuko genuela: gelak hutsak, isiltasuna, bedarra hasita inork zapaldu ez duelako, pinturak gogortuta eta puzleak pieza guztiekin.
Atzo eta gaur beste era batera agurtzera derrigortuta sentitu gara baina gure ilusioa, zuon begiradarekin pizten da.. gure indarra zuon besarkadekin sortzen da… eta orain beharrezko dugun atsedena hartuta irailean berriro elkarrekin datorren ikasturteak eskainiko digun aukera berriak esploratzeko, gozatzeko eta bizitzeko prest egongo gara.
Ozen esan nahi dugu oso HARRO sentitzen garela zuotaz eta eskerrak eman nahi dizuegu bihotzez denoi.
Uda honetan..
Bizitza bizi!! Agurrik ez… laster arte laztanak! ❤️
Itxaso eta Lierni
Eskerrik asko bihotz-bihotzez zuon lan itzelagaitik!!! Gozatu udan eta irailan egongo gara! Moso handi bana!!! 😘😘😘
Me gustaMe gusta